Zibersegurtasuna

Teknologia berriek eragin positiboa izan dute gure enpresetan, baina hala ere, informazioaren araberako arriskuak izaten jarraitzen ditugu. Demagun, esaterako, behar bezala zaintzen ez dugun paperezko kontabilitate-liburu baten datuak galtzeko, lapurtzeko… arrisku bera du gure eskuko ordenagailuan dagoen informazioak.

«Bitartekoak aldatzen dira, baina arriskuek jarraitzen dute»

Sistema hauek negozioetarako masiboki erabiltzeak zibergaizkileen helburu bihurtzen ditu, eta haien kalteberatasunak baliatzen dituzte haietara sartzeko eta delitu-jarduera garatzeko.

Erakundearentzat funtsezkoa da gure informazioaren euskarri den azpiegitura teknologikoa behar bezala kudeatzea: zerbitzariak, sare-gailuak, dokumentu-biltegiak, kudeaketa-aplikazioak, enpresa-kudeaketako sistemak eta abar. Baliabide teknologiko horiek ugaritu egin direnez, haien kudeaketa funtsezko zutabeetako bat da, negozioak baliabide horiekiko duen mendekotasuna dela eta, batez ere.

Tabiraberezik, zure azpiegitura teknologikoen kanpo-kudeatzaile gisa, erakundearen erdigunearen parte izan nahi du. Baita  eragiketen eraginkortasunerako eta efizientziarako ezinbesteko eragile izan, informazioaren segurtasuna eta tratamendua hobetzeko irtenbideak emanez:

Mehatxuak identifikatzen eta sailkatzen lagundu:

  • Kanpokoak (espioitza, informazio konfidentziala lapurtzea, uholdeak, suteak…).
  • Barnekoak (esaterako, erakundearen baliabideetarako sarbidea duen eta kanporatua izango dela dakien langile bat, ordenagailu korporatibo batean infektatutako USB bat sartu…).

Segurtasun-neurriak ezarri:


(antolaketa-neurriak eta legea betetzeko neurriak aplikatzeaz gain). Neurri horiek honako eremu hauetan eragingo dute:

  • Aktiboen kudeaketan.
  • Eragiketen segurtasunean.
  • Gorabeheren kudeaketan eta hondamendien aurrean informazioa berreskuratzean.
  • Sistema eta aplikazioetarako sarbideen kontrolean, erabiltzaileen kudeaketan eta funtzioen bereizketan, pasahitzen kudeaketa seguruan, etab.