IKASTETXEETAKO SEGURTASUN INFORMATIKOA

Ikastetxeetako sare informatikoa eta ikasle zein langileak interneten ager daitezken eduki maltzurretatik babesten ditugu

Ikastetxe-sareak babestea eta segmentatzea

Software edo hardware bidez ikastetxe osoa hartzen duen sare bat ezartzen dugu, irakasle, ikasle eta gonbidatuentzako hainbat azpisare sortuz. Horrela, sareen banaketaz arduratzen gara (ikastetxeko ikasleak eta langileak), bakoitzak Internetera sartzeko politika desberdinak izan ditzan. Hala, ikasleak eduki pornografikoetatik, indarkeriazkoetatik, arrazistetatik, xenofoboetatik eta abarretatik babestuta egongo dira, eta ikastetxeak berariaz onartzen ez duen edukia blokeatuko dute. Aplikazioen kontrola ere ezartzen dugu, sare sozialen erabilera eta ikastetxeak onartzen ez dituenak mugatzeko, eta blokeatu egiten ditugu, irakasleentzat izan ezik, nahi izanez gero.

Datuak galtzea sahiesteko irtenbideak

Segurtasun-kopien sistemen bidez, sortzen den informazio-bolumenak kopia bat izatea eskaintzen dugu, baldin eta datuak galtzen badira, edota ustekabeko ezbeharrak gertatzen badira eta horrek informazio garrantzitsua galtzea ekar badezake. Horrela, erraz eta azkar berrezarri daiteke ikastetxearen funtzionamendu egokia. Gainera, ikastetxeko informazioa arriskuan jar dezaketen kanpoko arriskuak geldiarazteko segurtasun-irtenbideak eskaintzen ditugu.

Konektagarritasun- eta biltegiratze-soluzioak sarean

Informazioa biltegiratuta eta beti eskuragarri mantentzeko beste modu bat: sarean lan egitea eta online biltegiratzea ahalbidetzen duten azken tresnak izatea. Google for education edo Microsoft Office 365 Education zerbitzu eta tresnak ezartzen ditugu. Horrela, langile, irakasle eta ikasleek posta elektronikoa, guneak, dokumentuak online biltegiratu eta editatzea, berehalako mezularitza eta web-hitzaldiak erabiltzeko aukera izango dute.