INFORMATIKA ENPRESA TXIKI/ERTAIN ETA ESKOLENTZAT

TABIRABEREZI

Zure konfiantzako enpresa, urte askotako esperientzian erakutsia, apaltasunetik, erreferentziazko erakunde gisa proiektatzen ari da: Euskadiko enpresa txiki eta ertainen sektoreetan, euskal-hezkuntza-sektorean eta “gauza guztien internet” munduko proposamen eta irtenbideetan

Enpresak

Mota guztietako enpresentzat mantentze-lanak, sareak eta segurtasuna.

Ikastetxeak

Zerbitzu informatikoak. Ikastetxeetarako IKTen mantentze eta euskarria.

Zibersegurtasuna

Sare informatikorako zibersegurtasuneko zerbitzu eta konponbideak.

Konponbidea

Sistemak eta telekomunikazioak

Telekomunikazio-sarea osatzeko konektibitate-aukera zabala eskaintzen dugu. Mota guztietako sare informatikoak (abiadura handiko datuak, konkurrentzia handiko haririk gabekoak, VoIP telefonia, zuntz optikoa…) eta sistemak (audiokoak, biltegiratze masibokoak, cloud-koak, etab.) instalatzea, konfiguratzea, ziurtatzea eta mantentzea eskaintzen dugu.

Zure datuen segurtasunak eta arriskuek arduratzen zaituzte?

Tabiraberezik, zure azpiegitura teknologikoen kanpo-kudeatzaile gisa, zure erakundearen nukleoaren parte izan nahi du, eta zure eragiketen efizientzia eta eraginkortasunerako ezinbesteko eragile izan, informazioaren segurtasuna eta tratamendua hobetzeko irtenbideak emanez:

Mehatxuak identifikatu eta sailatzea

  • Kanpokoak: espioitza, informazio konfidentziala lapurtu, uholdeak, suteak…
  • Barrukoak: erakundearen baliabideetarako sarbidea duen langile bat, kaleratua izango dela dakiena, ordenagailu korporatibo batean infektatutako USB bat txertatzea.

Segurtasun-neurriak ezarri:


  • Aktiboen kudeaketa.
  • Eragiketen segurtasuna.
  • Arazoen aurrean gorabeherak kudeatzea eta berreskuratzea.
  • Sistema eta aplikazioetarako sarbideen kontrola, erabiltzaileen kudeaketa eta funtzioen bereizketa, pasahitzen kudeaketa segurua…

Neurrira egindako aurrekontua

Nola eskatu neurrira egindako aurrekontu bat?

Sare edo sistema informatikoen instalazioa edo mantentze-lanak behar badituzu, zure enpresa edo ikastetxeko azpiegituren IKT analisia eta hobekuntzak dituen ezarpen berria bilatzen baduzu, zure eragiketa informatikoen segurtasunak kezkatzen bazaitu edo dagoeneko zaharkituta dauden hardwarea edo ekipoak berritu behar badituzu, neurrira egindako aurrekontua eskatzeko formulario espezifiko bat emango dizugu.

Harremanetarako informazioa

Telefonoa

Posta-elektronikoa

Helbidea

Aliendalde industrialdea 11.nabea – F, 48200 Durango (Bizkaia)

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera:

8:30etik – 13:30era/14:30etatik – 17:30
era
Larunbata: itxita