Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Eboluzioan eta konfiantzan oinarritutako esperientzia

Tabira Line, S.L. 2002ko irailaren 2an sortu zen, Hizketan, S.L. enpresak ordura arte zituen bi negozio-lerroen bereizketaren ondorioz:

  • Hizketan, S.L. (saldua izan zen arte, 2014-03-31): Salmenta-gune orokorra, Amorebieta-Etxanon eta Durangon dendak zituena.
  • Tabira Line, S.L.: Kanpoko bertikalen instalakuntza eta CATV eta busen barneko
    instalakuntza Euskaltelen beste kontrata batzuentzat, hala nola SINTEL, AMINTEL, etab.

2005 urtetik aurrera, enpresak Euskaltelentzat zuzenean lanean dihardu (CATV eta busen barneko instalakuntza, baita bezero partikular eta enpresentzako mantentze-zerbitzua ere) Bizkaiko eta Gipuzkoako 35 herritan.

Integrazioa eta negozio-linea berria

2009tik 2013ko amaiera bitartean, Bitek-Tabira Line izeneko UTE bidez, gure enpresa erreferentziazko hornitzaile teknikoa izan da Euskaltelen baitan, honek Bizkaian dituen bezeroen herenari zerbitzua emanez.

2009tik aurrera, Berezi Informatika enpresa gure egituraren baitan integratzearen ondorioz, negoziolinea berria gehitu genuen, hots, informatika soluzioen zerbitzua eta mantenua. Berezi Informatika 1988an eratu zen Durangon, eta denbora guzti honetan zehar erreferentzia eta marka-irudi bilakatu da, enpresa-ehunean prestigio handia lortuz, Durangaldean bereziki, bertan izan baitu bere jardunerako eremu geografiko nagusia denbora luzez.

tabiraberezi-quienes-somos-empresa-bbk-live
tabiraberezi-quienes-somos-equipo

Hausnarketa estrategikoa

2015. urtean, gure hausnarketa estrategikoaren eta etengabeko hobekuntzarako grinaren ondorioz, gaur egungo enpresa eratu genuen, TABIRABEREZI S.L., maila profesional handiko giza baliabideen ondorengoa dena eta IKT deritzenen sektorean esperientzia zabala duena.

TABIRABEREZI, S.L. enpresak lokal propioa dauka Durangoko Aliendalde Poligonoan kokatutako 11 F pabiloian. 300 metro karratuko azalera duen lokal hau, enpresaren egoitza soziala eta bulegoak izateaz gain, biltegia eta ibilgailuak gordetzeko gunea ere bada.

TABIRABEREZI, S.L. konfiantza eta leialtasuna ondo asko irabazi eta frogatu dituen enpresa da. Urte askotako ibilbide luzean zehar erakutsitako apaltasunetik abiatuta, erreferentziazko erakunde bilakatzen ari da hainbat sektoretan, besteak beste:

  • Euskadiko ETEak.
  • Euskal Hezkuntza Sektorea.
  • “Gauzen Internet” deritzon mundurako proposamen eta irtenbideak.

“Tabira Berezik gure ikastetxeko instalakuntza informatiko osoa aldatu eta berritu zuen, profesionaltasun bikaina erakutsiz.”

JaioneDurangoko Jesuitak ikastetxeko zuzendaria

“Gure ekipamendu informatikoak zaharkituta gelditu zirenez, hauek Tabira Berezirekin aldatzeko erabaki zuzena hartu genuen.”

IñakiGurutzetako Salesiarren komunikazio-zuzendaria

“Gure lan-bolumenagatik, bere garaian arazo informatikoak izaten hasi ginen, eta Tabira Berezik konponbidea eman zigun, soluzio eraginkor bat emanez.”

JosuWoko-ren Administrazio Saila

“Gure binilo-makineriak indar handiko informatika-sistema behar du, eta laguntza behar dugun bakoitzean, Tabira Berezi hor dago soluzioa emateko.”

AlbertoRotu-net enpresako zuzendaria

Newsletter-a

Utz iezaguzu zeure helbide elektronikoa, gure
produktu berriei, sustapenei eta eskaintza esklusiboei buruzko informazio eguneratua jaso nahi baduzu. Zero spam, eduki baliotsuak %100ean, ezertxo ere gal ez dezazun.

Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.