Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Lege oharra eta erabilera baldintzak

Lege Oharraren xedea

Lege Oharrak web gunearen baldintzak, sarbidea eta erabilera erregulatzen ditu, baita haren eduki eta zerbitzuak ere, ordainpeko zein doako, erabiltzaileen esanetara jarriak.

TABIRABEREZI, S.L.-k eskubidea dauka, aurretiaz jakinarazi gabe, web gunean beharrezko ikusten dituen aldaketak egiteko, baita eduki zein zerbitzuak eta haien aurkezpen edo web guneko kokalekua aldatzeko, ezabatzeko edo gehitzeko ere.

Web gune honetara sartzen den orok erabiltzaile papera hartzen du, hemen dauden xedapenak zehatz betetzeko konpromisoa hartuz, eta baita aplikatu daitekeen edozein legezko xedapen ere.

Web gune honetara sartze hutsak ez du TABIRABEREZI, S.L. eta erabiltzailearen arteko inongo harreman komertzialik suposatzen.

Web gunearen arduraduna

Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 legeari jarraiki, web gunearen datu orokorrak azaltzen dira:

● Izen soziala: TABIRABEREZI, S.L.
● IFK/IFZ: B-95857835
● Helbide soziala: Aliendalde industrialdea, 11 F Pabiloia – 48200 Durango.
● Jarduera soziala: zerbitzu informatikoak enpresa, ikastetxe eta partikularrentzat.

Web gunearen xedea

Orri honen helburua partikular, profesional zein enpresei gure lana ezagutzera ematea da eta horiek gure zerbitzuez gozatzea.

Hona hemen zehazki:
● Mantentze informatiko integrala eta ordukakoa enpresa eta ikastetxeentzat.
● Sare informatikoak enpresa eta ikastetxeentzat.
● Segurtasun informatiko enpresa eta ikastetxeentzat.
● Telekomunikazioak.
● Zibersegurtasuna.
● Ekipamendu informatiko pertsonalizatuen salmenta enpresa, ikastetxe eta partikularrentzat.

Erantzukizuna

Zerbitzu-emaileak ez du web gunearen, edukien eta zerbitzuen eskuragarritasuna eta erabilgarritasuna bermatzen. Zerbitzu-emaileak web gunearen funtzionamendu ona bermatzeko neurriak hartu ditu, baina ez du bere gain hartuko web gunea etetearen edo akatsen erantzukizunik.

Ez du izango, ezta ere, web gune honetako eduki edo softwareak akatsik gabe funtzionatuko duenaren edo erabiltzailearen sistema informatikoari (software eta hardware) inongo kalterik eragingo ez dionaren erantzukizunik. Zerbitzu-emaileak ez du inongo erantzukizunik izango web gunera sartzeak, nabigazioak edo erabilerak eragin ditzakeen galera edo kalteetan, sistema informatikoei edo birus batek eragindakoak barne.

Zerbitzu-emailea ez da izango web gune honen erabilera ez zuzenagatik erabiltzaileei eragin diezazkien kalteen erantzule. Bereziki, ez da gerta litezkeen telekomunikazioen erorketa, etenaldi, gabezia edo akatsen kargudun egingo.

Web gunea, Espainian bizi diren erabiltzaileei dago zuzenduta bereziki. Zerbitzu-emaileak ez du ziurtatzen web guneak beste herrialdeetako legedia —osorik edo partzialki— betetzen duenik. Erabiltzailea beste leku batean biziko edo herritartuko balitz, eta web gunera sartu edo bertan nabigatu nahiko balu, bere erantzukizunpean egingo luke, sarrera eta nabigazioa kokalekuko legediarekin bat datorrela ziurtatuz eta web gunerako sarrera horrek suposa lezakeen erantzukizuna zerbitzu-emaileari ez egotzita.

Datuen babesa

Europako Parlamentuko 2016/679 erregelamenduak eta 2016ko apirilaren 27ko Kontseiluak izaera pertsonaleko datuen tratamenduari dagokiona, zerbitzu-emaileak bildutako datuen segurtasun mailaren arabera, beharrezko neurri teknikoak hartzeko konpromisoa hartzen du, eta, horrela, datu pertsonalen babesa bermatu eta haien aldaketa, galera, trataera edo sarbide ez baimenduak ekidingo ditu.

Informazio gehiagorako, web gune honetako pribatutasun politika kontsultatu.

Jabego intelektuala

Web gunea eta bere funtzionamendurako beharrezkoak diren programazioa, edizioa, konpilazioa, diseinua, logotipoak, testua edota grafikoak zerbitzu-emailearen jabetzakoak dira edo, hala badagokio, egileen baimena edo lizentzia dauka. Web gunearen eduki guztiak Creative Commons lizentziak babesten ditu: errekonozimendua, ez komertziala, partekatu berdin 4.0 nazioartekoa.

Zerbitzu-emailearenak ez diren diseinu, logotipo, testu edota grafikoak eta web gunean ager daitezkeenak, bakoitza bere jabeei dagozkie, eta eurak izango dira erantzule horren inguruan eztabaidaren bat sortuko balitz. Kasu guztietan, zerbitzu-emaileak baimena zehatz adierazita izan behar du, aldez aurretik.

Zerbitzu-emaileak bitartekoei baimena ematen die zuzenean web guneko eduki zehatzetara birbideratzeko, betiere birbideratze hori zerbitzu-emailearen web gune nagusira izanik.

Zerbitzu-emaileak bere titularren jabetza industrial edo intelektualaren eskubideak aitortzen ditu, nahiz eta web gunean zerbitzu-emaileak aitortutako eskubide edo betekizunak agertu beharrik ez izan, ezta lehenengoarekiko babes edo gomendiorik ere.

Jabetza intelektual edo industrialaren eskubideen ustezko hausketari edo webguneko edozein edukiri buruzko obserbazioak egiteko, ondorengo posta elektronikoa erabil dezakezu: info@tabiraberezi.com

Esteka politika

Web gune honek lantzen ari den gaiari dagokionez interesgarri suerta dakizkiokeen beste blog batzuetako edukiak esteka ditzake.

Beti izango dira konfiantzazkoak direnak eta zure zein erabiltzailearen eskubideekin errespetuz jokatzen duten estekak. Hala eta guztiz ere, estekan lor dezakezun informazioari dagokionez ez du inolako erantzukizunik.

Gomendiozko produktuen —kostuan hazkunderik gabe— estekak ere gehi daitezke.

Iraupena eta aldaketa

Lege Ohar hau edozein momentutan aldatu ahal izango da, web gune honen eta bertan eskaintzen diren edukien garapenari erantzunez.

Aplikatu beharreko legeria eta jurisdikzioa

Web gune honen eta bere jardunaren inguruko desadostasun eta auzi guztiak ebazteko Espainian indarrean dagoen legedia aplikatuko da. Alderdi guztiek berariaz onartzen dute hori eta, beraz, web gunearen jardunaren eta erabileraren inguruko auzi guztiak ebazteko eskudunak izango dira Durangoko Epaitegi eta Auzitegiak (Bizkaia) – Espainia.

Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.