Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Bureau Veritas Iberia S.L. erakundeak, Tabira Berezi S.L. enpresak ISO 9001:2015 arauan oinarrituta eta kalitatea kudeatzeko sistema baten eskakizunak jasotzen dituela ziurtatzen du.

Egungo merkatu zorrotza dela eta, Tabira Bereziko zuzendaritzak kalitatearen aldeko apustu sendoa egiten du, gure zerbitzuek ahal bezain lehiakorrak izaten jarrai dezaten.

Era berean, ISO 9001 nazioarteko araudia bete eta bezeroekiko asetasuna betetzeko konpromezua hartzen du erakunde honetako zuzendaritzak, betiere zerbitzuaren hobekuntza jarraia eskainiz eta arau edo lege betekizun guztiak aitortu eta errespetatuz.

Hori dela eta, hurrengoko konpromezu eta norabideak ezarriko dira:

  • Enpresaren parte diren pertsona guztiak sentzibilizatu eta Kalitatearen markoaren barruan lan egiteak duen garrantzia sustatuko da.
  • Ezarri den Kalitatearen Kudeaketarako Sistemaren mantentze eta hobekuntzan lan egingo da.
  • Erakundeko langileriari Kalitate Politikaren araudia ezagutzera eman eta proiektuaren partehartzaile izan daitezen lana egingo da.
  • Kalitatearen helburua lortzeko beharrezkoak izango diren tresna eta baliabide guztiak enpresari eskura jarriko zaizkio.
  • Prozesuaren garapena ziurtatu eta izan daitezkeen arazoak eragozteko metodologia egoki bat ezarriko da.
  • Errentagarritasun eta produktibitatean oinarritutako enpresa-garapena bermatuko da, gure bezeroen beharrizanetara zuzendutako zerbitzua eskainiz.
Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.