Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Ikastetxeko ordenagailuak erabiltzean, ikasle eta langileek modu kontziente edo inkontzientean jasan litzaketen balizko mehatxuen jakitun gara. Horrexegatik, zure zentroko sare informatikoa eta ikasleak asmo txarreko edukietatik babestea eskaintzen dizugu.

Segmentacion redes

Ikastetxeetako sareen babesa eta segmentazioa

Software edo hardware bitartez, zentroa bere osotasunean barne hartuko duen sarea ezarriko dugu, irakasle, ikasle eta gonbidatuentzako azpisare ezberdinak sortuz. Modu honetan, sareen arteko bereizketaz arduratuko gara (Ikasleak / Zentroko Langileak), bakoitzak Interneterako sarbide-politika desberdina izan dezan. Hartara, ikasleak eduki
pornografiko, bortitz, arrazista, xenofobo eta abarretatik babestuta egongo dira, ikastetxeak esplizituki baimendu gabeko edukiak blokeatuz. Era berean, aplikazioen gaineko kontrola ere ezartzen dugu, sare sozialen eta ikastetxearen baimenik gabeko horien erabilera mugatzeko; irakasleentzat izan ezik, hala nahi izatekotan.

Datu-galera ekiditeko soluzioak

Segurtasun-kopien sistemen bidez, ikastetxeetan ekoizten den informazio-bolumen handiak beti kopia bat eskura izatea eskaintzen dugu, ezusteko ezbeharren aurrean informazio garrantzitsurik gal ez dadin. Hartara, ikastetxearen funtzionamendu zuzena modu erraz eta azkarrean berrezartzea ahalbidetuko dugu. Gainera, zentroaren informazioa arriskuan jar
lezaketen kanpoko mehatxuak ekiditeko segurtasunsoluzioak eskaintzen ditugu.

logos-office-365-google-education

Konektibitatea eta sarean biltegiratzeko soluzioak

Informazioa ondo gordeta eta uneoro eskuragarri izateko beste modu bat da sarean lan egin eta online biltegiratzeko aukera ematen diguten tresna berriez baliatzea. Besteak beste, Google for Education edota Microsoft Office 365 for Education tresnak ezartzen ditugu. Era honetan, langile, irakasle eta ikasleei hainbat zerbitzu eskaintzen zaizkie, hala nola posta elektronikoa, guneak, dokumentuak online editatu eta gordetzeko aukera, bat-bateko mezularitza eta webkonferentziak.

Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.