Zure ikastetxeko sare informatikoa lanerako oztopoa al da? Jardun irakaskuntzan, eta ez kezkatu zure azpiegitura informatikoak eragin ditzakeen arazoez. Erraz jarriko dizugu:
Hari gabeko sareak hezkuntzarako
Ez duzu kezkatu behar izango ekipamenduen konektagarritasunaz, dela WiFi sarea, dela sare
kableduna.
Izan ere, sarea egokitu egiten baitugu bertara konektatuta dauden ordenagailu eta bestelako ekipamenduen arabera.
Adituak gara WiFi sare berezien garapen eta ezarpenean, ikastetxe, institutu, unibertsitate, akademia eta bestelako irakaskuntza-zentroentzat. Gure proiektuek WiFi sare bakarraren bidez ikastetxe osoa barne hartzea
eskaintzen dute.

Ikastetxeentzako sare informatiko fisikoak
Zuntz optikoa eta 6. kategoriako kable-egiturak instalatzen ditugu. Gure kableatuen instalazioak kalitate handikoak dira, eta era horretan, burutzen ditugun instalazioen fidagarritasuna eta egonkortasuna bermatzen ditugu.

Kanpoko sarbidea ikastetxearen sare pribatura
Ikastetxean ezarritako sarera kanpotik konektatzeko aukera eskaintzen dugu VPN bidez, sare horren luzapena izatea lortuz. Modu honetan, ikastetxeko sarea langileekin, ikasleekin, gurasoekin edota irakasleekin konekta genezake, milaka kilometrora egonik ere, fisikoki zentroko sarearen barruan bageunde bezala.

1×1 ezarpena
1×1 ekimenaren helburua da ikasle bakoitzak ordenagailu bat izatea, ikasketa eta etorkizun
aldakorrarekiko egokitzea erraztuko dioten tresna guztiak eskura jarriz. Ordenagailua ezinbesteko tresna da testuliburu digitalak erabiltzeko; horrexegatik, ikastetxeei laguntza eskaintzen diegu ikasgeletan ordenagailu eramangarriak jartzerakoan, baita teknologia berrietarako egokitzapen-prozesuan ere.
