Zure ikastetxeko sare informatikoa lanerako oztopoa al da? Jardun irakaskuntzan, eta ez kezkatu zure azpiegitura informatikoak eragin ditzakeen arazoez. Erraz jarriko dizugu:
WiFi sareak eta sare kabledunak ikastetxeentzat
Ez duzu kezkatu behar izango ekipamenduen konektagarritasunaz, dela WiFi sarea, dela sare
kableduna.
Izan ere, sarea egokitu egiten baitugu bertara konektatuta dauden ordenagailu eta bestelako ekipamenduen arabera.
Segurtasuna ikastetxeetako sare informatikoetan
Sareen bereizketaz arduratzen gara (ikasleak eta zentroko langileak), horietako bakoitzak Interneterako sarbide-politika ezberdina izan dezan.
Aplikazioen gaineko kontrola ezartzen dugu, sare sozialen eta ikastetxearen baimenik gabekoen erabilera mugatzeko.
Mantentze informatikoa ikastetxeentzat
Neurrira egindako mantentze-lana eskaintzen dizugu zeure beharren arabera; bai lan teknikoa bai IKT departamenturako aholkularitza zerbitzua.
Hezkuntza arlorako baliabide informatikoak
Honako hauen banatzaileak gara:
- BYNAPP, aplikazio erraza eta eleanitza, ikastetxea eta familiak bate-batean konektatzen dituena. (www.bynapp.com)
- Kuaderno.com, ingelesa ikasteko plataforma liderra 200 audioliburu baino gehiago eskaintzen ditu Lehen Hezkuntzako ikasleentzat.
- Cloud tresnak hezkuntzarako.

Informatika zerbitzuen hornitzaileak gara erreferentziazko
ikastetxeetan
Kristau Eskolak aukeratutako enpresetako bat gara Aukera programaren baitan, zentroetako IKT azpiegituren kontu-ikuskaritzak egiteko.