Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Enpresa eta ETE alorrean, segurtasun informatikoa bideratuta dago azpiegitura informatikoak eta hari lotutako oro babesera; bereziki, informazio bildua edo zirkulatzailea. Horretarako, badira hainbat metodo eta tresna, zure enpresaren azpiegitura babes dezaketenak:

Enpresentzako Firewall edo suebakia

Internetetik edo sare batetik datorren informazioa aztertzen duen software edo hardware bat da. Honek informazioa gure gailura pasatzen utzi ala blokeatu egiten du, nahi dugun konfigurazioaren arabera. Firewall bat lagungarri izan daiteke hacker edo asmo txarreko
software bati Internetetik edo sare batetik gure gailurako sarbidea ekiditeko. Halaber, firewall batek galarazi egin dezake gure gailuak asmo txarreko softwarea beste gailu batzuetara bidaltzea.

Backup soluzioak eta segurtasun kopiak enpresentzat

Datuen galera eragiten duten faktoreetako asko kontrolaezinak dira, eta beraz, prebentzioa da soluzio bakarra, alegia, gure datuen segurtasun kopiak izatea. Segurtasun kopietarako sistema on batek lasaitasuna emango digu edozein ezustekoren aurrean.

Fisikoki zein hodeian biltegiratzeko soluzioak enpresentzat

Enpresetan sortzen den informazio-kopurua egunetik egunera hazten da. Geroz eta tresna gehiago erabiltzeak eta era berean informazioaren tamaina handitzeak dokumentu eta datuen bolumen handia biltegiratzeko beharrizana areagotzen du. Zerbitzari hauei esker, kudeaketa hobetzen dugu, produktibitatea eta egonkortasuna haziz eta backup atazak erraztuz. TabiraBerezin sistemen gama zabala eskaintzen dugu, zure enpresaren oraingo eta geroko beharretara egokituko dena.

Antibirusak enpresentzat

Antibirusak birus informatikoak atzeman eta deuseztatzea helburua duten programak dira. TabiraBerezin produktu-gama zabala jartzen dizugu eskura, zeure ekipamendu informatikoa babesteko.

SAI eta enpresen ekipamendu informatikoetarako babesa

Zerbitzari eta ekipamenduek izan ditzaketen kalteak eta gatu-galerak saihesteko, komenigarria da SAI bat erabiltzera. Honek galarazi egiten du tentsioan gerta daitezkeen gorabeherek zure hardwarea kaltetzea. Ezusteko itzalaldia gertatuz gero, SAI barruko bateriek zerbitzariak eta ekipamenduak funtzionatzen jarraitzea ahalbidetuko dute, zure datuak babestuz eta sistema modu seguru eta ordenatuan itzaltzeko denbora emanez.

Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.