Lanean dihardugu, enpresa eta ETEentzako IKT egiturak planifikazen, eraikitzen, mantentzen eta aholkatzen. Izan ere, enpresa hauekin lanesperientzia handia dugunez, informatika ekipamenduetarako orotariko jarduerak burutzen ditugu, hala nola mota eta neurri guztietako sareen instalakuntza eta mantentze-lana. Horrexegatik, azken teknologia erabiltzen dugu informatikasoluzioetan, segurtasunean eta telekomunikazioetan, bezeroaren beharrizan eta nahien arabera egokituz. Enpresa edo ETE bat bazara eta zure azpiegitura informatikoa hobetu beharrean bazaude, hainbat zerbitzutarako dauzkagun eskaintzak zure interesekoak izan daitezke:
Enpresentzako mantentze informatikoa eta telekomunikazioak
Era guztietako mantenu-lanak burutzen ditugu:
- Mota eta marka guztietako ordenagailuen konponketa: Zerbitzariak, ordenagailu pertsonalak, lanerakoak, eramangarriak…
- Hardware-konponketak.
- Software eta sistema eragileen instalakuntza, mantentzea eta konfigurazioa: Windows, MacOs X, Linux…
Horretarako, bezero bakoitzaren beharrizanetara egokitzen diren mantentze-planak eskaintzen ditugu:
- Mantentze integrala.
- Ordukako bonoa.

Segurtasun informatikoa enpresentzat
- Firewall, proxy eta suebakiak instalatu eta konfiguratzea.
- Backup soluzioak eta segurtasun kopiak.
- Fisikoki zein hodeian biltegiratzeko soluzioak.
- Antibirusak eta datu-babesa.
- Gaintentsioen aurkako babesak eta SAI sistemak.

Sare informatikoak enpresentzat
- Sare fisikoak instalatu, konfiguratu eta mantentzea.
- Sare korporatibo konplexuak diseinatu eta ezartzea.
- Domeinuak mantentzea.
- Multisistema-inguruneak kudeatzea.
- Hari gabeko sareak eta WiFi guneak ezartzea.
- Sare-arkitektura ezberdinen interkonexioa.
- Kanpotikako sarbidea.
