TABIRABEREZI, S.L. zure konfiantzako enpresa da, hainbat urtetako ibilbide luzean zehar argi frogatu duena. Bere apaltasunetik abiatuta, erreferentziazko erakunde bilakatzen ari da Euskadiko ETE eta hezkuntzaren sektoreetan, edota proposamen eta irtenbideak emanez “Gauzen Internet” deritzon munduan.
Zure konfiantzako enpresa, aholkua eman eta IKT azpiegiturak eraiki eta mantentzeko
Informatika enpresa ETE eta ikastetxeetarako
Era guztietako mantenu informatikoa
- Mota eta marka guztietako ordenagailuen instalazioa eta mantenua.
- Hardware-aren konponketa.
- Software-aren instalazioa, mantenua eta konfigurazioa.
Sare informatikoen instalazioa
- Sare fisikoen instalazioa, konfigurazioa eta mantenua.
- Sare korporatibo konplexuen eta WiFi guneen diseinua eta ezarpena.
- Sistema anitzeko inguruneen kudeaketa.
- Sare-arkitektura ezberdinen interkonexioa.
- VPN (Virtual Private Network).
Segurtasun informatikorako soluzioak
- Firewall, Proxy eta suebakien konfigurazioa eta instalazioa.
- Segurtasun-kopietarako soluzioak.
- Biltegiratze fisikoa edo hodeikoa.
- Datu-babesa.
- Gaintentsioen aurkako babesa.
Sistemak eta telekomunikazioak
Konektibitate-aukera zabala eskaintzen dizugu zure telekomunikazio-sare egituratua osatzeko: era guztietako sare informatikoen (abiadura handiko datuak, konkurrentzia handiko sare hari gabeak, telefonia eta VoIP, zuntz optikoa…) eta sistemen (audioa, biltegiratze masiboa, hodeia, etab.) instalazioa, egiaztatzea eta mantenua egiten dugu.
Zure datuen segurtasunak eta haien inguruko arriskuek kezkatzen zaituzte?
Tabiraberezik, zure azpiegitura teknologikoen kanpokudeatzaile gisa, zure erakundearen ardatzaren parte izan nahi du, hots, berebiziko garrantzia duen eragilea zure operazioen eraginkortasunean, horretarako informazioaren segurtasuna eta erabilera hobetzeko soluzioak eskainiz, hala nola:
Mehatxuak identifikatzen eta sailkatzen lagunduz:
- Kanpokoak: espioitza, informazio konfidentziala lapurtzea, uholdeak, suteak…
- Barnekoak: esaterako, gerta liteke erakundearen baliabideetarako sarbidea duen langile batek, kaleratua izango dela jakitean, infektatutako USB bat ordenagailu korporatiboan sartzea…
Oinarrizko segurtasun-neurrietan jardunbide egokiak ezarriz:
- Aktiboen kudeaketa.
- Segurtasuna operazioetan.
- Intzidenteen kudeaketa eta hondamendien ondoko berreskuraketa.
- Sistema eta aplikazioetarako sarbideen kontrola, erabiltzaileen kudeaketa eta funtzioen segregazioa, pasahitzen kudeaketa segurua, etab.
Gogora ezazu:
«Medioak aldatzen dira, baina arriskuek irauten
dute»
Nola eska diezazueket neurrira egindako aurrekontua?
Instalakuntza edo sareen zein sistema informatikoen mantenua behar baduzu, zure enpresa edo ikastetxeko azpiegituren IKT azterketa eta ezarpen berria egitea bilatzen ari bazara, zure eragiketa informatikoen segurtasunak kezkatzen bazaitu, edota jada zaharkituta dituzun hardware eta ekipamenduak berritu behar badituzu, eskuragarri duzu formulario
espezifikoa, neurrira egindako aurrekontua eska diezaguzun.
Gogoratu telefonoz ere dei diezagukezula:
94 681 22 04
Newsletter-a
Utz iezaguzu zeure helbide elektronikoa, gure produktu berriei, sustapenei eta eskaintza esklusiboei buruzko informazio eguneratua jaso nahi baduzu. Zero spam, eduki baliotsuak %100ean, ezertxo ere gal ez dezazun.